IMGIMGIMGAlkorta Bakailaoak
> Errezetak: BAKAILAOA PIL-PILEAN
aurrekoahurrengoa
BACALAO AL PIL-PIL IMG

Osagaiak:

  • Bakailaoa
  • Oliba olioa
  • Baratxuriak
  • Piper lehorrak

Nola prestatu:

Buztinezko kazola batean, ahalik eta lauenean, olioa jartzen da oinarria bete arte.

Sutan ezarri behar da, baina ez dadila oso bizia izan.

Ondoren, azala kendurik eta erdibiturik, baratxuriak gehitzen zaizkio.

Baratxuriak eginak daudenean, kazola sutik aldendu.

Baratxuriak oliotik bereizita, gerorako gorde behar dira.

Ondoren, kazolako olioa hoztu arte itxaroten da.

Bitartean, bakailaoa ezkamatu eta, sukalderako erabiltzen den trapu garbi batekin, lehortu beharra dago.

Hori eginda, bakailaoa kazolan jarri behar da olioa xurga dezan.

Kazola sutan jartzen da jarraian eta, behin olioa bero dagoenean, sua jaistea komeni da.

1