 |

Alkorta bakailaoa munduko kala hoberenetariko
batetik dator: Faroe uharteetatik. Bakailaoari kalitate kontrol
zorrotza egiten diote eta horrek Alkorta, bakailaoen artean,
preziatua eta primerakoa izaten lortzen laguntzen du.
Alkorta Anaiak merkataritzak kalitate
handiko bakailaoa eskaintzen du, eta era askotakoa gainera,
bai bakailao gazian zein gezean, produktu nagusia bakailao
gezatua izanik. Alkorta bakailaoak gazgabetze prozesu zorrotz
batetik pasatzen dira, ondoren kalitate kontrola egiten da
eta, azkenik, ontziratzea, biltegiratzea eta banaketa datoz.
Modu horretan, gure bakailaoa bezeroengana gatz puntu egokiarekin
iristen da eta sukaldean prestatzeko moduan egoten da.
|
 |